Oiartzunek 0-3 irabazi dio Zestoari
Herriarteko txapeletako finalerdietako lehen partidak jokatu ditu Oiartzunek asteburuan, eta 0-3 irabazi dio Zestoari.
Herriarteko txapelketako finalerdietako lehen jardunaldia jokatu zuen atzo Oiartzunek, eta emaitzak ikusi besterik ez dago jakiteko ezin hobe aritu zirela pilotariak; izan ere, 0-3 irabazi zuten zestoarren aurka.
Hona hemen asteburuko partiden emaitzak:
Kadeteak
- Zestoa 6 – 22 Oiartzun (E. Iradi – U. Oiartzabal)
Jubenilak
- Zestoa 6 – 22 Oiartzun (M. Olaiz – U. Zelaiaran)
Nagusiak
- Zestoa 18 – 22 Oiartzun (O. Zabaleta – A. Lasa)
Datorren asteburuan –hilak 22, igandea– jokatuko dituzte itzuliko partidak, Madalensoron.
