Istripua izan da hiru autoen artean eta errepidea moztuta dago Lezo pasealekuan
Bi auto eta Ertzaintzaren patruila baten artekoa izan da istripua Iztieta anbulatorioaren pareko biribilgunean. Lekukoen arabera, pertsekuzio baten testuinguruan gertatu da.
Istripua izan da Iztieta anbulatorioko biribilgune parean. Istripua izan da Lezo pasealekuan, Iztieta anbulatorioaren pareko biribilgunean. Udaltzaingoarekin harremanetan jarri da HITZA informazioa eskatzeko, baina oraingoz ezin dutela istripuaren gainekorik zabaldu esan dute.
Bi autoren artekoa eta Ertzaintaren patruila baten artekoa izan da istripua. HITZAk ez du jakiterik izan momentuz, zauriturik izan den edo ez.
Istripuaren ondorioz, Lezo pasealekuko trafikoa eten dute Altzate Berri auzo gaineko biribilgunetik eta jende ugari gerturatu da istripuaren lekura.
Lekuko batek HITZAri kontatu dionez pertsekuzio baten ondorioz gertatu da istripua. Auto beltz bat, ertzaintzaren patruila bat eta auto txuri bat izan dira kaltetuak. Auto beltza ihesi zetorren kontrako norabideko bidea hartuta eta abiadura handian gidatzen, eta atzetik, berriz, Ertzaintzarena ari segika. Biribilgunera heltzerakoan hura hartu beharrean pareko pareta jo du auto beltzak. Haren atzetik Ertzaintzarena heldu da, eta biribilgune gainetik pasata auto beltzaren gainetik hegan atera dela esan du lekukoak. Azken horrek berriz, Lezotik zetorren eta, biribilgunea libratu eta sartzeko zain zen auto zuria jo du.
HITZA berriro jarri da harremanetan Errenteriako Udaltzaingoarekin lekukoak emandako bertsioaren harira; berriro esan dute ezin zutela informaziorik eman.
