2025/6/17

Istripua izan da hiru autoen artean eta errepidea moztuta dago Lezo pasealekuan

Bi auto eta Ertzaintzaren patruila baten artekoa izan da istripua Iztieta anbulatorioaren pareko biribilgunean. Lekukoen arabera, pertsekuzio baten testuinguruan gertatu da.

Pertsona eta lankidetza erdigunean jarri ditu Oarso Sarea proiektu pilotuak

Zaurgarrienen gizarteratzea eta laneratzea sustatzera dator Oarso Sarea proiektu pilotua.

Sanjuanak lehertzear dira

Sanjuanekin herriko festen aroa hasiko da. Donibaneko ospakizunak hilaren 20tik 24ra bitartean izango dira, eta ekitaldi mordoa izango dituzte.

Ostiralera arte, San Joan sua egiteko baimena eskatzeko aukera

Dagoeneko egin daiteke material pilaketa, baina eremu publiko zein pribatuetan sua egiteko baldintza batzuk bete behar dira.

Lezo koloreztatu, herri nortasuna indartzeko

Haurrentzako Koloreztatzeko Lezoko Mapa helduko da herriko etxeetara datozen egunetan. "Modu erraz eta interaktiboan" herriko historia eta ondarea gerturatu nahi diete etxeko txiki eta ez hain txikiei.

Jardunbide Egokien errekonozimendua jaso du Albaolak

UNESCOk ematen du errekonozimendu hori, eta Albaolak atzo jaso zuen, Parisen. Euskal itsas ondarea berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako lana aitortu diete pasaitarrei.

Antxin Ezkerro memorialeko lehen jardunaldiko emaitzak, hemen

II. Antxin Ezkerro memoriala jokatzen hasi dira, eta pasa den asteburuan jokatu dute lehen jardunaldia. Kontsultatu hemen emaitza guztiak.

Maite Gartzia eta Alberto Villarreal sare sozialen bidez zabaldu duten bideoan.

"Gazako genozidioa agerian jarri dugu, garrantzia bizia du horrek"

Rafahrako Martxaren antolakuntza zer erabaki zain dira ekintzaileak, Egipton ekiteko aukerak behin agortuta.

Gazako Sol Band taldearen kontzertua, bertan behera

Larunbatean –hilak 21– Arizmendienean kontzertu hitzaldia eman behar zuen Gazako taldeak, baina bertan behera utzi dute emanaldia.

Gran Soleko zoladura konponduko dute bihar

Jarduketak goizeko lehen orduan hasiko dituzte, eta trafikoa 10:00etatik 13:30era bitartean moztuta egongo da.

Indarkeria matxistaren aurrean sareak ehundu nahi dituzte

Indarkeria matxistaren aferaren inguruan hausnartzeko, Antxoko Saregileak taldea sortu dute. Hilaren 19an bilera irekia egingo dute Kultur Etxean, eta herritarrak gonbidatu dituzte.

nekazal ibilgailuen azterketa oiartzun azaroa 2023

Nekazaritza ibilgailuen azterketarako hitzordua eska daiteke

Urriaren 30ean, 08:30etik 14:30era eskainiko dute nekazaritzako ibilgailuen azterketa tekniko (IAT) zerbitzua.

Yoga solidarioa, larunbatean

Yogaren Nazioarteko Egunaren harira egingo dute jarduera, eta bildutakoa Vicente Ferrer fundazioari emango diote.

Joakin Etxeberria Pala Memoriala hastear

Hogeita hamargarren ekitaldia du honakoa Joakin Etxeberriaren omenezkoak.

Gehiago