Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jardunbide Egokien errekonozimendua jaso du Albaolak

UNESCOk ematen du errekonozimendu hori, eta Albaolak atzo jaso zuen, Parisen. Euskal itsas ondarea berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako lana aitortu diete pasaitarrei.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/06/17

Atzo, UNESCOk ematen duen Jardunbide Egokien errekonozimendua jaso zuen Albaolak Parisen. Nazioarteko aitortza horrek Albaolak euskal itsas ondarea berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako “lan bikaina” errekonozitzen duela adierazi du Pasaiako itsas kultur faktoriak, eta mundu mailako itsas kultur esparruko lehen lerroan kokatu da. Aitortza une esanguratsu batean iritsi dela baietsi du Albaolak, San Juan baleontziaren eraikuntza bere azken fasean baitago.

Jardunbide Egokien errekonozimendua UNESCOren 2001eko Itsaspeko Kultur Ondarea Babesteko Hitzarmenaren barruan kokatzen da. Nazioarteko batzorde hori egunotan bildu da Frantziako hiriburuan, bere hamargarren saioan. UNESCOk eredu bihurtutako proiektuak goraipatzen ditu, itsaspeko kultur ondare baliotsu eta ahul baten babesa, ikerketa, kontserbazioa, dibulgazioa eta ardurazko irisgarritasuna sustatzeagatik.

Hautagaitzak estatuek aurkezten dituzte, eta Konbentzioaren Aholkularitza Batzorde Zientifiko eta Teknikoak (STAB) ebaluatzen ditu. Aurtengo ekitaldian, Albaolaren proiektuaz gain, Espainiak Gironako kostaldean kokatutako Illes Formigues II erromatar naufragioaren hautagaitza ere aurkeztu du, Kataluniako Itsaspeko Arkeologia Zentroak kudeatzen duena. STAB-eko aditu talde bat Albaolan izan zen martxoan, Pasaiako instalazioak bertatik bertara ikuskatzeko.

Albaolaren eta UNESCOren arteko harremana 2014an hasi zen, faktoriak bere hautagaitza Konbentzioaren Batzarrean aurkeztu zuenean. Handik gutxira, Irina Bokova UNESCOko zuzendari nagusiak akreditazio ofiziala eman zion Albaolari. 2015ean, UNESCOk San Juan baleontziaren eraikuntza proiektua babestu zuen, eta mundu mailan halako babes ofiziala jaso zuen lehen ontzigintza proiektua bihurtu zen.

San Juan baleontziaren historia mendeetako ibilbidean eta hamarkadetako ikerketan oinarritzen dela adierazi du Albaolak. Pasaiako portuan eraikia, baleontzia Labradorreko kostaldera abiatu zen, eta han hondoratu zen 1565ean. Selma Huxley historialariaren ikerketei esker, Parcs Canada-ko itsaspeko arkeologia taldeak, Robert Grenierren gidaritzapean, bere hondoratze lekua aurkitu zuen 1978an. 30 urte baino gehiagoko indusketa eta analisiaren ondoren, San Juan bere garaiko ozeanoz gaindiko galeoi izendatu zuten.

2013an, San Juanaren saskarra biltzen duen Red Bay-ko aztarnategia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. 2015ean, ikerketa horretatik ateratako ezagutza baliatuz, Albaolak eraikuntza proiektua abiatu zuen, Euskal Herriaren itsas memorian ahaztutako kapitulu bat berreskuratuz.

Itsaspeko ondarearen nazioarteko ikurra

San Juan baleontziaren nazioarteko garrantzia UNESCOren Munduko Urpeko Ondare Babestuen ikur ofizial bihurtu zen. Bere saskarraren siluetak itsaspeko kultur ondarearen kontserbaziorako mundu mailako konpromisoa islatzen duela adierazi du Albaolak.

Jardunbide Egokien errekonozimendua pertsona eta erakunde askoren ahalegin kolektiboaren emaitza izan dela baietsi du Albaolak. Pasaitarrentzat “ohore handia” da euskal itsas kultura nazioartean ordezkatzea eta ondare hori etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko lanean jarraitzea.

Pasaiako egoitzatik, Albaolak bere ikerketa, hezkuntza eta dibulgazio lana garatzen jarraitzen du, ateak zabalik edukiz bisitariek Euskal Herriko itsas ondare unibertsalarekin lotzen duen historia ezagutu dezaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.