Joakin Etxeberria Pala Memoriala hastear
Hogeita hamargarren ekitaldia du honakoa Joakin Etxeberriaren omenezkoak.

EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunak Elkarteak antolatuta bihar hasiko da Joakin Etxeberria Pala Oroitaldia. XXX. ekitaldia izango du honakoa, eta Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte partidak.
Hamabi bikote ariko dira lehian Kadete, Gazte eta Senior kategoriatan, denak larruzko paletan.
Finalak uztailaren 24an jokatuko dituzte, 18:00etan.
Aste honetako partidak
Bihar, asteazkena
- Larruzko Paleta Senior Kategoria: Estefano-Begiristain/ Navarro-Abel, 21:00etan.
Etzi, osteguna
- Larruzko Plaeta Gazte eta Kadete Kategoria: Caraballo-Garaizar/Gurrutxaga-Goitia, 20:00etan.
Etzidamu, ostirala
- Larruzko Paleta Gazte eta Kadete Kategoria: T. Martin-J. Martin/Isasti-Arizabalo, 19:30ean.