Sanjuanak lehertzear dira
Sanjuanekin herriko festen aroa hasiko da. Donibaneko ospakizunak hilaren 20tik 24ra bitartean izango dira, eta ekitaldi mordoa izango dituzte.
Herriko festen aroa lehertzear da Pasaian. Festen zurrunbiloan murgilduko diren lehenak sanjuandarrak izango dira, hilaren 20tik 24ra bitartean sanjuanak ospatuko baitira. Pasai Donibaneko jai batzordeak eta Pasaiako Udalak prest dituzte jada aurtengo ospakizunak, eta publiko eta gustu guztiak aintzat hartu dituen programazioa ondu dute festez gozatzeko.
Sanjuanak 2025
Hilak 20, ostirala
- 20:30: Raul Vitalen kontzertua Kultur Aterpean.
Hilak 21, larunbata
- 12:00: Jaien aurkezpen ekitaldia San Pedroko Herriko plazan.
Hilak 23, astelehena
- 18:00: Buruhandiak Meipitik plazara.
- 19:30: Txupinazoa eta ikurrinaren igoera Enara Escribano Camara eta Julen Baquero Salaberriaren eskutik. Ondoren Agurra dantza eta buruhandiak.
- 20:30-22:00: Giroa plazan.
- 20:45: Konstantzia bandarekin plazatik elizara.
- 21:00: Salbea elizan.
- 22:00: Aurreskua dantzatuko da zuhaitzaren inguruan.
- 22:30-00:00: Giroa plazan.
Hilak 24, asteartea, San Joan eguna
- 10:00: Diana txistulariekin herriko kaleetan zehar.
- 11:00: Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara.
- 11:30: San Joan eguneko meza. Ondoren hamaiketakoa.
- 17:00: Txokolatada, jolasak eta buruhandiak Santiago plazan. Ondoren apar festa leku berean.
