Yoga solidarioa, larunbatean
Yogaren Nazioarteko Egunaren harira egingo dute jarduera, eta bildutakoa Vicente Ferrer fundazioari emango diote.
Yoga solidario saio berezia antolatu dute larunbaterako. Yogaren Nazioarteko Egunaren harira egin dute eta bertan jasotako guztia Vicente Ferrer fundazioarentzat izango da. Galtzarabordako kiroldegian izango da saioa, eta bertako monitorea den Rafa Becklesek gidatuko du. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik, eta ez da beharrezkoak kiroldegiko abonatua izatea.
Izena emateko Galtzaraborda edo Fanderiako harreretara jo behar dute interesdunek edo begiralearekin berarekin harremanetan jarrita 662 16 89 63 telefono zenbakira deituta.
Parte hartzea 10 euro ordaindu beharko da, eta hortik gora borondatea emateko aukera izango da. Saioaren egunean bertan ordaindu behar da. Jarduera, 10:00etatik 12:00etara egingo dute.
