Euskarari heldu diote

Errotak, Pasaia-Lezo Lizeoko Lezoko gurasoen taldeak, Heldu Euskarari proiektuari eutsi dio ikasturtean zehar. Pozik dira emaitzarekin.

Ivan eta Virginia dira Heldu Euskararen azken bideoko protagonistak.Errota / Heldu Euskarari

Pasaia-Lezo Lizeoko Lezoko gurasoen taldeak, Errotak, Heldu Euskarari proiektuak landu du ikasturtean zehar. Euskararekin askotariko harremana duten, baina batez ere euskararekiko konpromisoa duten familien eta ikastolako kideen testigantzak bildu dituzte, hilabetero, bideo formatuan. Bideoetan agertzen direnek euren esperientzia eta bizipenen berri eman dute, eta Errotatik uste dute esperientzia horiek baliagarri izan daitezkeela bestelako herritarrentzat.

Hilabetean bideo bat egin dute Errotakoek, irailean hasi eta ekainera arte. Berriki igo dute azkena, ekainekoa, euren PeerTube kanalera. “Parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita bideoak osatzen lagundu digun Iñaki Berriori ere”, esan dute Errotakoek.

Esteka hau baliatuz, ikasturtean zehar Heldu Euskarari proiektuaren barruan egin dituzten bideoak ikus daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.