2024an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra egin dute
Iaz herrian jaiotako 66 haurretatik 37k hartu dute parte Oiartzungo Udalak eta herriko familiek antolatutako ekitaldian.
2024an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra egin zuten pasa den larunbatean udalak eta herriko familiek. 66 haur jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 37 izan ziren atsolorrean.
Oiartzungo Udalak ekitaldiko zenbait irudi helarazi dizkio HITZAri.
