Oiartzundik AP-8rako sarbidea itxita egongo da larunbatean
Konponketa lanak direla eta, GI-636 errepidea erabiltzea gomendatu dute larunbatean 06:00 eta 20:00 artean.
Larunbatean –hilak 21– AP-8ko Oarsoaldea zubibidearen dilatazio junturak konponduko dituzte Errenteria parean; ondorioz, Bilboko noranzkoan dagoen Oiartzungo sarrera itxita egongo da 06:00etatik 20:00etara.
Horren ordez, GI-636 errepidea (Errenteriako saihesbidea) erabiltzea gomendatu dute GI-20 (Donostiako saihesbidea) eta AP-8 errepideekin bat egiteko.
