Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aro berri bat hasi du Pasaia Kirol Elkarteak

Zuzendaritza berria aurkezteaz gainera, lehentasun dituzten ardatz estrategikoen berri eman dute Antxoko futbol klubeko kideek.

Pasaia KEko zuendaritzako kideak, Mikel Garcia Antxoko alkateordearekin atzoko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/06/19

Garai berri bat hasi dute Pasaia Kirol Elkartean. Abian den aro horren kanpora begirako seinalerik adierazgarriena zuzendaritzan kide berri asko sartu direla da, Ibon Matek presidente karguarekin jarraitzen duelarik. Baina izen-abizenetatik gaindi, egiteko eran eta izaeran islatu nahi dituzte betirako izatea nahi duten aro berrirako asmoak. Atzo aurkeztu zituzten horiek guztiak Antxoko Kultur Etxean egindako agerraldian. Barrutiko alkateorde Mikel Gacia Peñil izan zuten lagun prentsaurrekoan. “Zaila da horrelako kirol elkarte bat aurrera eramatea. Eskertzekoa da jende gehiago batu izana gure proiektura”, esan zuen, hasteko, Matek.

Presidentearen arabera, karguan denetik saiatu da “gaurkoa bezalako” argazki bat izaten. Hau da, klubaren gidaritzan laguntzeko jende gehiagoren beharrak oraintsu arte ez duela erantzunik izan esan zuen, horregatik, bildu den lantaldea alboan izateaz harro azaldu zen, eta eskerrak eman zizkien proiektura “erabateko konpromisoan” batu diren kideei. Ondoan izan zituen Matek atzoko agerraldian taldea zuzenduko duten lantaldeko kideetako asko: “Don Boscok (Pasaia KEren egoitza soziala eta futbol zelaia) urrun dagoela dirudi. Kosta egiten da maiz herrira jaistea. Horren jakitun gara. Pasaia KEk Antxon kirol eta gizarte erreferente izateko bidea indartu nahi du. Hori da gure helbururik indartsuena”. Hasiberri den lantaldearekin horri gogoz eutsiko diotela berretsi zuen Matek.

Taldea hazten ari da. Horren berri eman zuen presidenteak. Jakinarazi zuen joan den denboraldian talde asko izan zituztela, eta hurrengoan gehiago izango direla. “Herrian genituen erroak berreskuratzeko bideari eutsiko diogu, eta horregatik, inportantea da herriko haur eta gazteak taldean edukitzea, erreferente izateko”. Hala, 2025-2026 sasoirako Pasaia KEk lehenengoz emakumeen bi talde izan ditzakeela ziurtatu zuen presidenteak, bat Erregional Mailan ariko direnena, eta bestea Haur Mailakoena. “Haur Mailakoa esan dezakegu erabat osatua dagoela. Erregionalekorako edo Senior talderako jada hamalau jokalari ditugu hitzartuta; deialdia egingo dugu gehiago izan daitezen. Gure ilusioa da bi talde horiek aurrera ateratzea, eta Pasaia KEk historian lehen aldiz futboleko emakumeen taldeak izatea”, adierazi zuen Xabier Garagarza zuzendaritzako kideak.

Izan ere, Garagarzak aipatu zuenez, barne gogoeta prozesu baten ondorio izan da emakumeen taldeen aldeko apustua egitearena. Baina hori baino lehen, azaldu zuen zuzendaritza batzordeko ateak zabalik direla herriko klubaren alde lan egin nahi dutenentzat, denentzat: “Argazkian ikusiko duzue denak gizonak garela. Erabat maskulinizatua dagoen taldea gara. Gure lerro estrategikoen artean emakumeen presentzia handitzearena dago. Ahalegina egingo dugu emakumeak klubaren erabaki eta lan organoetan parte izateko, eta kirol arloan ere taldeak sortu eta indartzeko. Jada hainbat emakumerekin hitz egin dugu, baina lanerako prest diren arren ez dute erabaki organoetan parte hartzeko erabateko hautua egin. Dena dela, irmo jarraituko dugu lanean emakumeen kluba ere izan dadin Pasaia KE. Emakumeei deia egiten diegu taldeko kide izan daitezen”.

Euskara. Kluba euskalduntzea. Hori ere lerro estrategikotzat dutela jakinarazi zen Garagarzak. Eguneroko entrenamendu eta partidetako barneko hartu-emanetan, kanpo eta barne komunikazioetan, eta oro har behar diren alor guztietan euskararen erabilera areagotzeko prest da zuzendaritza batzorde berria. Zentzu horretan, Oarsoaldea mailan garatzen ari den egitasmo baten zati dela Pasaia KE azaldu zuen, eta ilusioz eta gogoz ari direla zeregin horretan.

Bestelakoan, Garagarzak aipatu zuen hilabete daramatela lanean zuzendaritza berriko gehienek. Zehaztu zuen Pasaia KE barrutik ezagutzen dutela, gehienak jokalari izandakoak edo entrenatzaile direlako. Barne ezagutza horrek eragindako kezkatik eman dute aurrera urratsa zuzendaritzara iritsi berriek, klubari ufada emateko desioan. Goraipatu zuen aurrekoek egindako lana, pertsona oso gutxiren artean gai izan direlako taldearen biziraupena ziurtatzeko. “Orain, kluba berrantolatu dugu. Zortzi lan esparru bakoitza bere lantaldearekin ezarri ditugu. Ardurarik egingo dugu lan, klub jasangarria izan behar da arlo ekonomikoan eta sozialean”. Herriarekin, Antxorekin saretu. Atzoko agerraldian behin baino gehiagotan azaldu zuten kideek nahi hori, “kluba Antxon izan zena berreskuratu”. Hori da zuzendaritza berriaren egitekoaren izaera, eta horri gogoz eutsiko diotela azaldu zuen Garagarzak.

Jarduerak
Saretze horren harira, eta erreferente izateko bidean, aste honetan hainbat jarduera egiten ari da Pasaia Kirol Elkartea. Adibidez, astelehenean oinarrizko futbolaren gaineko mahai-ingurua egin zuten Kultur Etxean. Gainera, biharko (hilak 20, ostirala) arratsaldean festa antzekoa egingo dute klub zuri-gorriko kideek: 17:30etik 19:00etara hainbat jarduera egingo dituzte, tartean taldekideen txarangadun kalejira herritik zehar, kluba laguntzen duten komertzio eta dendei bufanda bat oparituz; edo Gure Zumardian haurrentzako jolas sorta txikienentzat, puzgarri eta guzti. Txokolatada eta txorizo pintxoak ere izango dira La Armonia eta Basari elkarteei esker.

Astea etzi (hilak 21, larunbata) bukatuko dute, Don Boscoko Jesus Mari Zamora futbol zelaian egingo den futbol eskolen arteko txapelketarekin.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.