Harrotasunez margotutako urratsak
Ortzadarraren koloreekin margotu dute beste behin San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabidea. Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduaren arabera, "aniztasuna, berdintasuna eta errespetua ospatzeko" eguna izan da gaurkoa.
San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabideak ohiko itxura hartu du. Ortzadarraren koloreak berreskuratu ditu zebrabideak, auzolanean apaindu baitute gaur barrutiko zein gainerakoetako herritarrek. Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduko kideei batu zaizkie herritarrak, brotxa hartu eta aniztasunaren aldeko urratsak margotzeko.
Etorkizun inklusiboago baterako pausoak irudikatu nahi izan dituzte gaurko ekintzan, harrotasunez. Mugimenduko kideen arabera, “aniztasuna, berdintasuna eta errespetua ospatzeko” eguna izan da gaurkoa.
HITZA bertan izan da, eta honako irudiak jaso ditu, bideoan:
