Zortzi urteko lehortea, bukatu da
Zumardian egin diete harrera Hibaikako Senior Gizonei; gogotik astindu dute Astilleron gaur eguerdian irabazitako bandera.
Hibaikako arraunlariak banderarekin zumardian. Iragarri bezala, 18:30ean heldu dira Hibaikako arraunlariak bi furgoneta eta auto batean Zumardira, Astilleron (Kantabria, Espainia) jokatutako estropadan irabazitako banderarekin. Bertan zituzten zain zaleak, eta txalo artean eta Hibaikaren aldeko oihuekin hartu dituzte.
Ke gorri-beltza ere ez da falta izan, Hibaikaren koloreekin bat eginez.
Zumardiko kioskora igota, gogotik astindu dute bandera Dani Cobjuck entrenatzailea hasi eta ondoren hainbat arraunlarik. Pozik guztiak lortutako garaipenarekin; ez da gutxiagorako, estropada biribila egin baitute errenteriarrek. Gainera, gaurko garaipenak eta banderak, zortzi urteko lehortearekin bukatu du, 2017an irabazi baitzuen azken bandera Errenteria-Oreretako arraun klubeko gizon seniorren taldeak.
Gaurko ospakizun neurtuaren ostean, bihar entrenatzen izango dira berriro.
Ea gaurkoa, beste bandera eta garaipen askoren lehena den.
