Asteazkenean egingo dute ekaineko udal osoko bilkura
18:00etan elkartuko dira udal ordezkariak ekaineko udalbatzarra egiteko. Zortzi gai jorratuko dituzte hilaren 25eko hitzorduan.
Hilabetero egiten duten moduan, asteazkenean –hilak 25– egingo dute Oiartzungo Udaleko ekaineko osoko bilkura, eta orotara zortzi puntu landuko dituzte hitzorduan.
18:00etan izango da udal ordezkarien bilera.
Hona hemen asteazkeneko gai zerrenda:
1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2. EH Bildu taldeak, Kubaren aurkako blokeoa altxatzeko mozioa, EH Bildu taldeak aurkeztua.
3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga, 2024. urteko erroldari erreklamazioak.
4. Hainbat ordainagiriren berrikuspena eta badagokie, diru itzulketa.
5. 2024ko Kontu Orokorraren onarpena.
6. Hezkuntza Sailaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena Elizalde Udal titulartasuneko ikastetxea DBHren irakaskuntzari atxikitzeko eta ikastetxeen kontserbazio, mantentze eta zaintza gastuak finantzatzeko.
7. Beste organoen jardueraren jarraipena.
8. Eskari galderak.
