Ostegunean hasiko dira Altzibarko festak
Festak ostegunean hasiko badira ere, gaur bizilagunek elkarrekin sua piztu eta afari merienda egingo dute Beko Soron.
Oiartzungo auzoetako jaiek ez daukate atsedenik, eta, deskantsurako ez dute denbora askorik izango herritarrek, gaurtik hasita Altzibarren San Pedroak ospatuko baitituzte.
Bost eguneko egitaraua prestatu du festa batzordeak, eta jaiak ostegunean hasiko badituzte ere, gaur Beko Soron elkartuko dira bizilagunak San Joan sua elkarrekin piztu eta afari merienda egiteko.
Egitaraua
Gaur, hilak 23, astelehena
- 19:30. San Joan sua prestatzen Beko Soron.
- 21:00. Sua piztu ondoren afari merienda (bakoitzak berea eraman behar du).
Hilak 26, osteguna
- Festei hasiera emateko suziria eta traka.
- 18:30 – 20:30. Pintxo potea.
Hilak 27, ostirala
- 18:00. Buruhandiak txistularien laguntzaz auzoko kaleetan zehar.
- 20:00. Elkarretaratzea dultzainarien laguntzaz.
- 21:00. Herri afari merienda plaza: tortilla jatea eta sardinak. Afarian zehar, zozketa.
- 22:00. Kontzertua Gaztelekuko txosnan: Kloakas. Agerrealde K.E.k antolatuta.
- 23:00. Kontzertuak auzoko plazan: Yogurinha Borova eta Zurrrounk.
- 23:00. DJak Gaztelekuko txosnan. Antolatzailea: Agerrealde K.E.
Hilak 28, larunbata
- 10:00. Altzibarko XIV. haur eta gaztetxoen duatloia 2-14 urte artekoentzat.
- 11:00 – 13:00. Munduko dantzak erakustaldia Altzibarko plazan, Abarka elkartearen eskutik.
- 13:00. Toka txapelketa helduentzat eta bote txapelketa haurrentzat plazan.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria Bazkun Zahar Berri elkartean.
- 16:00. Basket 3×3 txapelketako izen-ematea Agerrealdean. Antolatzailea: Agerrealdea K.E.
- 17:00. Basket 3×3 txapelketa Agerrealden. Antolatzailea: Agerrealde K.E.
- 17:30. Danborreroen poteoa plazan, txaranga eta buruhandiekin.
- 19:00. Altzibarko haurren eta helduen danborrada Olaldeetik hasita.
- 19:00. Sound sistema Gaztelekuko txosnan. Antolatzailea: Agerrealde K.E. Ondoren afaltzeko aukera egongo da plazan.
- 22:30. Bingo musikatua.
- 00:00. DJ Mitx eta matea arrosa auzoan.
- 01:00. Jolasak eta sorpresak.
Hilak 29, igandea. San Pedro eguna
- 09:00. Diana.
- 10:30etik aurrera, goiz eta arratsaldez, herriko artisauen azoka plazan.
- 11:00. Erraldoi txikien kalebuelta.
- 12:00. Bermujazz Peppermint taldearekin.
- 12:00. Gaztetxoen III. bizkotxo eta tarta txapelketa (norberak etxean egina).
- 14:00etatik aurrera paella bazkaltzeko aukera plazan.
- 17:00. Dantza familian plazan Ixiar Oriarekin.
- 18:00. Haur jolasak eta txokolatada plazan.
- Ondoren, apar festa Olalden.
- 20:00. Afaltzeko aukera plazan.
- 22:00. Suzko zenena. Gero, Txispun kalejira auzoan zehar.
