Danbor hotsak, sanjoanak behar bezala bukatzeko
Donibaneko sanjoanei behar bezalako agurra egiteko eguna da gaurkoa. Haur danborradan izan da HITZA.
Donibaneko sanjoanei behar bezalako agurra egiteko eguna da gaurkoa. Festaz jantzi da barrutia, jaien aroari hasiera emateko. Gaurko eguna barrutiko haur eta gaztetxoena da, haiek dira protagonista nagusiak. 11:00ean urteroko haur danborrada egin dute, eta aurten ere HITZAk ez du hitzordua galdu nahi izan. Bertan izan da hedabidea, eta jasotakoak beheko argazkietan eta bideoan ikus daitezke.
Arratsaldean, 17:00etan hain zuzen, haurrentzako txokolatada, jolasak eta buruhandiak izango dira Santiago plazan. Egunari ginga jartzeko, apar festa izango da leku berean.
