'Euskararen historia' ikastaroa antolatu du Ttur-tturrek
Ttur-tturrekoek Altzoko kultura batzordearen eta Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkartearen laguntzarekin antolatu dute ikastaroa.
Ttur-ttur euskaltzaleon bilgunea Euskararen historia ikastaroa ari da antolatzen datorren udazkenerako Oiartzungo Udalaren laguntzarekin; baina, ez da zerbait berria, Altzon eta Tolosan baititu aurrekariak ekimen horrek. Zehazki, iaz, Altzoko kultura batzordeak eta Tolosako Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkarteak antolatu zuen Altzon bertan.
Gauzak horrela, aipatutako ekimena eredutzat hartuta, Oiartzunen egingo dute orain ikastaroa. Orotara bost saioko ikastaroa egingo dute, eta saio guztiak Oiartzunen izango dira, 10:00etatik 13:00etara.
Ikastaroen zerrenda:
- Jakin noiztik X. mendera. Urriak 11.
- Euskara, jalgi hadi kanpora, XI. – XVIII. mendeak. Urriak 25.
- Pizkundeak eta atzerakada berria, 1800 – 1975. Azaroak 8.
- Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975 – 2025. Azaroak 22.
- Nora goaz? Etorkizunera begira. Mahai ingurua. Abenduak 13.
Saio horietan izena emateko epea irailaren 8an irekiko dute, eta jakinarazi dute “epe motzean” emango dutela ikastaroaren zehaztasun gehiago.
