Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gobernantza metropolitarra aztergai

Ikastaroa antolatu dute elkarlanean Errenteriako Udalak eta EHUren Uda Ikastaroak Fundazioak, eta udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza jarri dute oraingoan erdigunean.

Agustinak zentroan izango da ikastaroa irailaren 5ean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/06/26

Ikastaroa antolatu dute elkarlanean Errenteriako Udalak eta EHUren Uda Ikastaroak Fundazioak, eta udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza jarri dute oraingoan erdigunean. Bigarren urtez, Agustinak Zentroak hartuko du ikastaro hori irailaren 5ean. Udalerria gainditu baina herritarren bizitzan erabateko eragina duten gaietan interesa duten pertsonei zuzenduta dago ikastaroa, eta bereziki, herriko eragile zein biztanleei, udalgintza alorreko profesionalei, kargu publikoei, eta gai hauekin zerikusia duten diziplinetako ikasleei.

Ikastaroan, besteak beste, etxebizitza, garraioa, zein ingurumena aztertuko dira gobernantza metropolitarraren ikuspegitik.

Gaur aurkeztu dute Erronka komunak, erantzun partekatuak: udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza lantzen ikastaroa Aizpea Otaegi alkateak eta Maider Kortajarena, EHUko Uda Ikastaroen Idazkari Akademikoak.

Haiek azaldu dute elkarren ondoan dauden udalerrien arteko harremanak gero eta garrantzia handiagoa dutela herritarren bizitzetan, “izan ere, pertsonak ez ezik gizarte fenomenoak ere ez dira eteten mugetan”. Hori horrela, arazo komunei erantzun bateratuak ematea inoiz baino garrantzitsuagoa dela sinistuta azaldu dira, eta horrenbestez,  gobernantza metropolitarra bezalako kontzeptuen gaineko hausnarketari bidea zabaldu diote ikastaroen arduradunek. Sortzen diren galderei erantzuna emateko egun beteko programa zabala ondu dute.

Ikastaroaren barruan hitzaldi bana eskainiko dute goiz partean Joan Subirats Humetek eta Eva Silvan Miraclek. Tokiko politika publikoetako ikuspegi metropolitanoa mintzatuko da lehena, eta Ikuspegi metropolitanoa mugaz gaindiko inguruneaz, bigarrena. Hausnarketarako osagaiak mahai gainean jarriko dituzte bi hizlariek.

Ondoren osagai horiek errealitatea zehatzetan zein toki duten eta nola konbinatzen diren aztertuko dute antolatu diren bi mahai ingurutan parte hartuko dutenek. Miren Estensorok gidatuko ditu. Lehenengoari Metropolia kontu zehatzetan izena jarri diote, eta bertan hizlari jardungo dute Ricard Gomá Carmona Institut Metrópoliko zuzendariak, Iker Goiria Etxebarria Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugaz gaindiko gaietarako arduradunak eta Idoia Postigo Fuentes Bilbao Metropoli 30eko zuzendari nagusiak.

Praktikari ere helduko diote Udalerriak eta metropolia izeneko mahai inguruan. Kasu horretan, ardatz politikoa aztertuko dute Errenteriako alkate Aizpea Otaegi Mitxelenak, Donostiako alkate Eneko Goia Lasok eta Irungo alkate Cristina Laborda Alboleak. Baionako udaleko ordezkariei ere gonbidapena bidali zaie eta euren parte hartzea konfirmatzeko zain daude antolatzaileak.

Dagoeneko irekita dago izen ematerako aukera (klik hemen).  Gainera, aurreko urteetan egin bezala Errenteriako herritarrek ikastaroan dohainik parte hartzeko aukera izango dute. Ikastaroan online edo presentzialki parte hartzeko aukera izango da.

Antolatzaileek herritarrak eta eragileak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte: “Bihar izan nahi dugun herria elkarrekin pentsatu eta gaurdanik eraikitzen hasteko”.

 

Matrikularen prezioak

• Errenterian erroldatutakoak: 0€
• Gazteek (ekainaren 30a arte): 25€
• Matrikula orokorra: 48€
• Matrikula murriztu orokorra: 41€
• Matrikula exentzioa: 34€
• ELKAR txarteldunak: 41€
• Euskaltegi eta autoikaskuntza zentro homologatuetako ikasleak: 41€

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.