2025/6/26

Hemen dira sanpedroak!

Pasaiako festen lekukoa hartu du gaur San Pedrok. Morez jantzi dute sanpedrotarrek herriko plaza, jaiei behar bezalako ongi etorria egiteko.

"Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia da"

LGBTIQ+ pertsonen bizitzen alde urratsak emateko konpromisoa hartu dute EH Bildu eta EAJ-PNVko Oiartzungo ordezkariek.

Kuirdinadorak hartuko du euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko lekukoa

Etxerat elkartearekin eta Sare Herritarrarekin batera antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.

"LGTBIK+ kolektibo eta pertsona askoren borroka ordainezina aitortu nahi dugu"

LGTBI+ Kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak.

Gobernantza metropolitarra aztergai

Ikastaroa antolatu dute elkarlanean Errenteriako Udalak eta EHUren Uda Ikastaroak Fundazioak, eta udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza jarri dute oraingoan erdigunean.

Etxez etxeko langileek aldarrikapenak hitzarmenean jasotzea eskatu dute

ELAk eta LABek salatu dute Pasaiako Udalak egin nahi duen soldata igoera Matia Goxara enpresak bere etekinetarako baliatu nahi duela.

"Belaunaldiartekotasuna islatu nahi dugu plazan"

Mende laurdena beteko du Erromeria Egunak uztailaren 19an. Erreferentziala bilakatu egunak, haur, gazte, heldu eta adinekoak batu nahi ditu euskal plaza dantzaren bueltan.

Berritasunekin dator Piztu Lezoren 3x3 Gara

Uztailaren 8- 10-14 eta 17an jokatuko da hirukotekako saskibaloi txapelketa. Taldeek txartel bereziak eskuratu ahal izango dituzte, jokoan hainbat abantaila lortzeko.

Manifestua aurkeztuko du Saregileak elkarteak

Hilaren 19an lehen bilera irekia egin zuen taldeak, eta baikor baloratu dituzte ekarpenak. Orain, manifestua aurkeztuko dute astelehenean, Antxoko Kultur Etxean, 20:00etan.

Itsas hondakinak biltzera deitu du Materrek

Materrek hileroko itsas hondakinen bilketa egingo du igande honetan Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.

'Bidaia galduak', Orratx!-en zazpi istorio oholtzan

Larunbatean eta igandean herriko antzerki taldeak bere azken lanaren estreinaldia egingo du Gezala Auditoriumean.

Gehiago