Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Bidaia galduak', Orratx!-en zazpi istorio oholtzan

Larunbatean eta igandean herriko antzerki taldeak bere azken lanaren estreinaldia egingo du Gezala Auditoriumean.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/06/26

“Zazpi emakumek beren baitako bidaiari helduko diote bizitzaren trenaren zain dauden bitartean, nor bere garaitik etorria. Zazpi istorio, zazpi izaera, egiten dutena egiteko hamaika arrazoi”. Orratx! Antzerki Taldeak Bidaia galduak lana estreinatuko du herrian asteburuan, hilaren 28ean eta 29an hain zuzen ere, Gezala Auditoriumean: bi emankizunak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak lotura hau baliatuta eros daitezke. Hasierako testua antzezlanaren sinopsiaren zati bat da. Oholtzan ikusiko dena askoz gehiago da. “Geltoki batean gaude aspalditik… ba al dago esperantzarik?”.

1998an sortutako antzerki taldekoek emakumeen gaineko tiraniak aldatu ote diren erantzuteko baliatu nahi dute Bidaia galduak, denboran zeharreko bidaia baten bitartez. Bide horren protagonista zazpi aktore dira, bakoitza garai batetik etorria. “Denboran zeharreko bidaia honetan, aldatu ote dira emakumeen gaineko tiraniak, emakumeen manerak, emakumeen biziraupena?”, galdetu dute taldeko kideek.

Galdera horiei erantzuna, larunbatean eta igandean Gezalan. Aurrerago Euskal Herriko hainbat bazterretan zabalduko dute euren sorkuntza lezoarrek. Adibidez, hilaren 20an Donibanen egin zuten emankizuna, Pasaia Km0 jaialdiaren barruan.

Orratx!-en 'Bidaia galduak'. Fitxa.

  • Aktoreak: Joseba Salaberria, Edurne Agirrezabala, Nagore Perez, Jurgi Sarasola, Begoña Azpiazu, Nahikari Gaztelumendi eta Leire Agirre.
  • Zuzendaria: Lierni Fresnedo.
  • Musikaria: Jorge Morella.
  • Espazio eszenikoa: Joxean Intziarte eta Txema Rivera.
  • Argiztapena: Txema Rivera.
  • Soinua: Txema Rivera, Amaia Legorburu eta Amaia Herrero.
  • Jantziak: Orratx!.
  • Itzulpena: Orratx!.
  • Laguntza berezia: Aratz Ziganda eta Araitz Larrea.
  • Kudeaketa: Mertxe Larrea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.