Itsas hondakinak biltzera deitu du Materrek
Materrek hileroko itsas hondakinen bilketa egingo du igande honetan Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.
Materrek hileroko itsas hondakinen bilketa egingo du igande honetan (hilak 29), 11:00etatik 13:00etara. Ohi bezala, Donibaneko Alabortza senadia auzolanean garbituko dute bertaratzen direnek. Materrek herritarrak animatu ditu naturagunearen zaintzan parte hartzera eta itsas hondakinen aurka ekitera. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea 619 81 42 25 telefonora deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.
