Kuirdinadorak hartuko du euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko lekukoa
Etxerat elkartearekin eta Sare Herritarrarekin batera antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.
Euskal Presoen etxeratzearen aldeko banderola balkoi batean. Argazkia: Sare Herritarra Azken Ostiraleko dinamikarekin jarraitzen dute Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak. Horren harira, bihar elkartuko dira berriro, azken ostiralero egiten duten moduan. Ez dira euskal errepresaliatuen aldeko bi eragileak bidea bakarrik egiten ari, herriko elkarte eta kolektibo askotarikoen eskutik ari baitira euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko aldarria, eta salbuespen neurriak ezabatzeko eskaera zabaltzen.
Hileko azken ostiralarekin batera kalera aterako dira bihar; oraingoan Oreretako Kuirdinadorak hartuko du lekukoa. Etxerat elkartearekin eta Sare Herritarrarekin batera antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.
Orereta-Errenteriako Sarek herritar guztiak deitu ditu Azken Ostiralarekin bat egitera.
