San Pedroko pilotalekua, 'El Conquis' saioaren agertoki
Piratakada proba sorta jokatu dute gaur arratsaldean barrutiko haur eta helduek. EITBko saioaren itxura hartu du pilotalekuak.
San Pedroko pilotalekuak EITBko El Conquistador del Fin del Mundo telebistako saioaren itxura hartu du gaur. Piratakada izeneko proba sortan lehiatu dira gaur barrutiko haur, nerabe eta helduak. Telebistan bezalaxe, kolorez bereizitako taldetan banatuta lehiatu dira. Bizia izan da gaurko lehia, telebistako saioan klasiko bilakatu diren zenbait proba errepikatu dituzte etxeko txikienek, ia erreplika bat egin dute. Gaurko helburu nagusia, Ikurrina eskuratzea baino, arratsalde ederra pasatzea da, eta hala izan da.
HITZA gaurko probetan izan da, eta honako irudiak bildu ditu bertan:
Sanpedroak:
Hilak 27
20:00: Besark taldea Antxetan.
22:30: Erromeria Iratzar taldearekin.
Hilak 28
12:00: Haurren Inude eta Artzainak.
17:00: Desafioa: San Pedro-Antxo, Kitadelpare txarangak girotuta frontoian.
20:30: Afari herrikoia.
22:30: Rockalean San Pedroko kaleetatik.
01:00: Bad Sound System taldearen kontzertua oholtza nagusian.
Hilak 29
10:00: Diana txistulariekin.
10:00: Porrusalda txaranga. Herritarrei dei egiten zaie zuri-gorriz janzteko.
11:00: Licinio Refice meza.
12:00: Helduen Inude eta Artzainak. Ondoren, Bermutekea Boteron.
17:30: Helduen pilota finalak. Ondoren, Jose Inazio Murua Elizondo eta bere musika frontoian.
19:00: Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin kaleetan barrena.
20:00: Kontzertua Begi haundin. Reggae session: Hodax eta Mane Galinha.
23:30: Gonzalo txosnan. Ondoren, DJ Hodax eta Garinbo.ç
Hilak 30
11:30: Tratu onaren aldeko haur-lasterketa, udaleko Eskubidean planaren barruan antolatua.
12:00: Bustiña-Eskamak partida frontoian. Ondoren, haurren bazkaria Txokon.
16:00: Buruhandi, buruarin eta zezentxoak.
18:00: Goazen Nait frontoian.
20:00-22:30: Dantzaldia frontoian Modestorekin. Ordu berean afari autogestionatua frontoian. Jai Batzordeak bokatak eta edariak jarriko ditu salgai.
22:00: Zezensuzkoa frontoian.
