Errenteria Dantzan jarriko du Ereintzak, larunbatean
Esparreguera (Bartzelona, Katalunia) herriko Colla Bastonera del Montserrati da aurtengo gonbidatua.

Ereintza dantza taldeak antolatuta Errenteria Dantzan egingo dute larunbatean. Jaialdiaren aurtengo gonbidatua Esparraguera (Bartzelona, Katalunia) Colla Bastonera del Montserrati izango da. 2005ean sortu zuten taldea eta Bastoners dantzak sustatzearekin batera, haien zabalkundea dute egiteko.
Larunbatean egingo dute jaia goizetik arratsera. 11:00etan hasita, musika eta dantza kalejira egingo dituzte herriko kaleetan barrena, eta arratsaldean egingo dute emanaldi nagusia. 18:30ean hasita desfilea egingo dute Santa Klara kaletik, Zumardiraino. Ondoren, 19:00etan hasita emanaldia eskainiko dute talde gonbidatuak eta Ereintzak Zumardian bertan.
Bertaratzera deitu dituzte herritarrak Ereintza Dantza taldetik, “asteburu polita eta kulturalki oso aberatsa dugu asteburuan”.