Lanak hasi ditu udalak Gaztaño 7-14 atzean
Urbanizazio elementuak birgaitzeko dira lanak.

Gaztaño 7-14 atzean urbanizazio elementuak birgaitzeko lanak hasi ditu udalak. Hala, eskailera berritu, arrapala bat egin, argiteria publikoa hobetu, eta oinezkoen pasabidea berrituko ditu.
Lanen iraupena hiru hilekoa izango dela aurreikusi du. Lanetako batzuk eragina izango dute bizilagunengan baina udalak jakinarazi du ahalik eta eragin txikiena izaten saiatuko dela; portaletarako sarbideak bermatuta geratuko dira uneoro. Acuña enpresak egingo ditu lanak, eta 119.902,84 euroko diru zatia esleitu zaio horretarako.