Zabalik da Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketara lanak aurkezteko epea
Irailaren 10eko 14:00ak arte dago lanak aurkezteko aukera. Irailaren 19an iragarriko dira sei finalisten izenak.
Publikoak aukeratuko du, urriaren 4ko azken finalean, irabazlea. 2023ko finalekoa da irudia.Lezoko Udala Martxan da, hirugarrenez, Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa. Lanak irailaren 10era arte aurkez daitezke, eta sei finalisten izenak hilabete horretako 19an jakinaraziko dituzte. Sei lan horiek urriaren 4ko irakurketa dramatizatuen partidan ikus ahal izango dira.
Aurtengo lehiaketaren aurkezpenean (maiatzaren 9an izan zen) Hika Teatroko Agurtzane Intxaurragak adierazi zuen finalistak hiruna gizon eta emakume izango direla, eta horietako bik 35 urte baino gutxiago izan beharko dituztela. Epaimahaiak erabakitako finalisten irabazlea publikoak erabakiko du urriaren 4an, eta 1.200 euro poltsikoratuko ditu.
Kultur teknikari Xanti Valek aurkezpen hartan gogorarazi zuen udalaren helburua dela arte eszenikoen publikoa indartzea, eta zenbateko hori %40an hazi da Lezon. Antolatzen dituzten emanaldi guztietan aretoak goraino betetzen direla esan zuen Kultura teknikariak. Udalak egindako apustua “%100ean” betetzen ari dela nabarmendu zuen Valek, eta hasieran finkatu zituzten helburuak bete dituztenez, gauza gehiago egitera ausartu direla jakinarazi du, tartean, aurten hirugarrenez egingo den testu laburren sariketa.
Lehiaketaren oinarri zehatzak ikusteko, klik egin hemen (PDF artxiboa jaitsiko da).
