Pausu Berriak programaren barruan, inkorporazio berria udalean

Programaren helburua, aniztasun funtzionala duten pertsonak gizarteratzea eta egiten duten lana ikusaraztea da.

Pausu Berriak programaren barruan inkorporazio berria egin du udalak. Hori horrela joan den martxoaren 24an Cristina Ferrerak praktikak hasi zituen udalean. Programaren helburua, aniztasun funtzionala duten pertsonak gizarteratzea eta egiten duten lana ikusaraztea da.

Ikasteko gogo handiz hartu duela Ferrerak ardura berria azaldu dute, eta bi eraikinetan hainbat zereginetan ari dela: Heri Arte Eskolan eta udaletxean bertan.

Ez da Pausu Berriak programaren  barruan Errenteriako Udalean lan egiten duen pertsona bakarra. Oihana Garciak 2010etik egiten du lan udalean; gaur egun  Lekuona Fabrikan ari da.

Atzegik eta Gureakek sustatzen dute programa; Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dago. Anizatsun funtzionala duten pertsonek beraientzat egokitutako zereginak egitea eta beren lan ingurunean benetako inklusioa bizitzea du helburu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.