Benito Lertxundi izango dute mintzagai Kanterrin
Hilaren 4an eta 5ean, bihar eta etzi, alegia, Kanterri ikastaroaren laugarren edizioa egingo dute udaletxeko areto nagusian.
Benito Lertxundi (Orio, 1942). Ahotseneak, KantagiLtzak eta Oiartzungo Udalak antolatuta, Kanterri, Euskaraz kantatzen duen herria ikastaroaren laugarren edizioa egingo dute datozen egunetan; hilaren 4an eta 5ean, alegia.
Udaletxeko areto nagusian izango dira saioak, eta horrela izendatu dute: Kantari historikotzat naukate. Benito Lertxundiren kantagintzaz.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, lan ildoak honakoak izango dira: euskarazko musikaren eta literaturaren arteko elkarreraginez sortutako kantagintza aztertzea; kantagintzaren ekarpen historikoaz gogoeta egitea alderdi guztiak kontuan hartuta; kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea; euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea eta elkarrekin kantatzen dutenean ahozko kantagintza aztertzea.
Egitaraua
Hilak 4, ostirala
- 9:30-11:30. Ane Ablanedo. Benito, gure emozioen alkimista.
- 12:00-14:00. Juantxo Zeberio. Zerk bereizten ditu Benitoren kantuak?
- 16:30-19:00. Itziar Navarro. Orioko bardoaren lorratzean. Benito Lertxundiren ibilbideari errepaso kantatu bat (Saio praktikoa).
Hilak 5, lrunbata
- 12:00-14:00. Imanol Artola. Benito Lertxundiren kantuak garai soziopolitikoen isla.
- 12:00-14:00. Iker Gurrutxaga. Benito Lertxundi Talai-Menditik Mendibeltzera.
