Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Orientazio mapak eguneratu dituzte

Errenteriako Udalak orientaziorako hainbat hiri mapa ditu; horiek berrikusi eta eguneratu egin ditu.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/07/03

Errenteriako Udalak orientaziorako hainbat hiri mapa ditu, horietako lau Listorretako parkean eta hiru Errenteriako hirigunean, hainbat zailtasunetako ibilbideekin. Orientazio kirolak jarduera fisikoa eta mentala uztartzen ditu, parte hartzailearen autonomia lantzen du, eta ingurune berriak ezagutzeko aukera ematen du. Bakarrik, familiarekin, lehiaketan edo aisialdian egin daitekeen jarduera mota da, gainera. Ezagutzen ez diren herriko txokoak ezagutzen lagun dezakeen jarduera ere bada.

Duela zazpi urte jarri zuen martxan udalak iniziatiba hori, mapa berriak gehitzen joan da, eta orain ibilbide horiek guztiak berrikusi ditu.

Listorretako orientazio zirkuituek Barrengoloiako turismo etxolan dute irteera eta helmuga, luzera desberdinekin, eta banaka edo taldeka egiteko pentsatuta daude. Aukera ezin hobea da familia edo kuadrilla plan bat antolatzeko, naturaz ingurune ezin hobean gozatzeko aukera ematen baitu, eta aldi berean erronka txikiak antolatzeko ere bai, kide bakoitzaren orientazio gaitasunak frogatuz.

Zirkuiturik laburrenak 1,4 km ditu eta luzeenak 4,6. Bestalde, 2,4 eta 3,2 km bitarteko distantziak ere badaude. Erreferentzia gisa, pertsona adituenek ordu eta erdi inguru ematen dute 4,6 kilometroko ibilbide osoa egiten.

Errenteriak, Listorretako ibilbideez gain, beste hiru zirkuitu ditu herri barruan, hasiberriak mapekin ohitu daitezen. 2 km-ko luzera duen zirkuitu horietako bat, seguruenik txikienekin egiteko errazena, Fanderian dago eta irteera igerilekuen parean dauka.

Beste zirkuitu bat Galtzarabordako Udal Kiroldegitik abiatzen da, eta 2,4 km luze da. Alaberga, Galtzaraborda eta Beraun auzoetan barrena. Hirugarren zirkuituko irteera, 2,7 km-koa, zentroko Turismo Bulegoaren parean dago eta Agustinak eta Gaztaño auzoak zeharkatzen ditu.

Ekimen hori Errenteriako Udalak onartutako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integralaren emaitzetako bat da. Plan horren helburu estrategikoetako bat da hirigintzaren esparruan oro har aplikatzeko irizpide gisa erremintak eskuratzea, bizitza aktiboa sustatzen duten eta hiri osasuntsuago bat eraikitzea dakarten esku-hartzeak barne.

Udalak herritar guztiak animatu ditu diziplina hau ezagutu eta gozatzera. Ibilbideak egiteko mapak Errenteriako turismo bulegoan (943 49 45 21) jaso daitezke edo esteka honetan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.