Uztaileko eta abuztuko alkateordetzak, telematikoki
Udako epealdian, lau alkateordeek telematikoki erantzungo dituzte pasaitarren kezkak eta eskaerak. Irailaren 10ean berreskuratuko da aurrez aurreko ohiko zerbitzua.

Pasaiako Udalak jakinarazi du lau barrutietako alkateordeek telematikoki erantzungo dituztela pasaitarren kezkak eta eskaerak uztailean eta abuztuan. Udako epealdia pasata, aurrez aurreko alkateordetza zerbitzua irailean itzuliko da, eta zuzenean artatuko dituzte herritarrak Mikel Garciak (Antxo), Aintzane Tabernak (Donibane), Miguel Mari Torreak (San Pedro) eta Iraitz Pazosek (Trintxerpe).
Irailean ohiko lan moldera itzuliko dira alkateordeak: barruti bakoitzeko alkateordeak hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan bilduko dira pasaitarrekin, 18:00etatik 19:30era. Irailean, aldiz, 10ean eta 24an artatuko dituzte herritarrak, eta ez lehen eta hirugarren asteazkenetan.
Udako oporraldian, premiazko behar edo iradokizunen bat duten pasaitarrak posta elektroniko bidez jarri ahal izango dira kontaktuan beren alkateordearekin.
Hauexek dira harremanetarako kontaktuak:
- Antxo: antxo@pasaia.net
- Donibane: donibane@pasaia.net
- San Pedro: spedro@pasaia.net
- Trintxerpe: trintxerpe@pasaia.net