Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Donibaneko gazteek kukaña antolatu dute santioetan

Eskubidean planaren baitan, gazteek herrirako dituzten proposamenak egiten dituzte. Horren baitan, kukaña egingo dute Donibaneko festetan. Hilaren 28an izango da, 16:30ean, Santiago plazan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/07/07

Donibaneko santioak gainean dira, eta barrutiko Jai Batzordea buru-belarri ari da lanean aurtengo festak antolatzeko. Jardueren artean, herriko gazteek kukaña antolatu dute, bigarrenez. Hilaren 28an izango da, Santiago plazan, 16:30etik aurrera.

Pasaiako Udalak haur eta nerabeen eskubideak bermatzea helburu duen plan bat du abian, eta bere asmoa da gazteenen partaidetza bultzatzea. Adingabeak subjektu politiko bihurtu, Pasaiaren garapenean txertatu eta herrirako dituzten proposamen eta iritziak aintzat hartzeko elkarlanean ari dira haur eta gazteekin lan egiten duten eragileak.

Bide horretan, Pasaiako haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko, herriko ikastetxeetan dauden elkarguneetan gai ezberdinak proposatu eta landu dituzte gazteek ikasturtean zehar. Jorratutako gaien artean, herriko festak daudela baietsi du udalak, eta gazteek gustuko dituzten ekintzak proposatu eta antolatu dituzte azken hilabeteetan. Udalaren xedea da festetan gazteei ahotsa eta hitza ematea, eta herria hobetzeko proposamenak landu dituzte. Kukañaren antolaketa proposamen horietako bat izan da.

Donibaneko Jai Batzordean gazteek beren espazioa izan dute aurten. Barrutiko gazteenek beren egitaraua aurkeztu eta bertan parte hartu dutela adierazi du udalak. Batzordean biltzen diren eragileak zein diren ikusi eta funtzionamendua ezagutu dute.

Kukañaren xehetasunak

Hilaren 28ko kukañan 12 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute. Partaideek istripu asegurua behar dutenez, aseguru hori egin ahal izateko, izen emateak helbide elektroniko bidez egin behar dira, izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, herria, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa bidaliz. Hilaren 22a da izena emateko azken eguna. Adingabeak direnek gurasoen baimena beharko dute derrigorrez parte hartzeko. Baimen hori egunean bertan emango diete antolatzaileei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.