
San Fermin eguna da gaurkoa, egun handia, eta asteburua gogorra izan bada ere, festarako eta ongi pasatzeko ez da aitzakiarik gaur ere.

Ikasturteko azken mobilizazioa egin du Duintasunak gaur; Osasun Itunarekin kritiko eta pentsioen nahikotasuna bermatzeko HEL Herri Ekimen Legegilea izan ditu hizpide.

'Erreka'-k ez du esperotako hasiera izan Eusko Label Ligan. 'Batelerak' hirugarren izan dira asteburuan jokatutako bi estropadetan, eta onenen pare jarraitzen dute. San Pedro seigarren izan zen atzo Zumaian.

Herrialdeko hitzarmen berriaren negoziazioan "blokeoa" gainditzeko eta sektoreko langileen "prekarietatearekin" bukatzeko grebara joko dutela azaldu du ELAk, hilaren 9,10 eta 11n.

Emakumeak larunbatean hasi dute liga eta bosgarren eta laugarren postuak lortu dituzte jokatutako bi estropadetan; gizonek laugarren jardunaldia lehiatu dute, eta bigarren postua egin.

Mater ontzia euskal kostaldeko zortzi herritan izango da uztailean hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko eta hausnarketa parte hartzaile bat sortzeko.

Albaolako kideak hilaren 17tik 20ra bitartean egingo den Galiziako ontzi tradizionalen topaketan izango dira. Bertara itsasoz iritsiko dira.

Oiartzungo Lintzirin Industrialdean izan da harrapaketa; gidariak alde egin du, baina Ertzaintzak inplikatutako gidaria aurkitu du eta ikerketapean dago.

Hilaren 23an, asteazkena, 17:00etan, jokatuko da Agustina Otaola Pilotalekuan.

Asteburuan Arraun Olinpikoko Espainiako Kimu, Haur eta Beteranoen Txapelketak jokatu dira Galizian. San Juan-Koxtape Arraun Elkarteko kideak hainbat dominarekin itzuli dira etxera.

Ekainaren 8an egin zen Alfonso Zarranzen oroimenezko III. Argazki Rallya, Trintxerpen. Orotara, 40 lagun inguru bildu ziren, eta irabazleak ezagutarazi dituzte.

Eskubidean planaren baitan, gazteek herrirako dituzten proposamenak egiten dituzte. Horren baitan, kukaña egingo dute Donibaneko festetan. Hilaren 28an izango da, 16:30ean, Santiago plazan.

Hilaren 8an –asteartea– egingo dute gizon foroaren hurrengo saioa. 18:00etan izango da hitzordua, Arizmendienean.