Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Albaolak itsas zeharkaldia egingo du Juanita Larando patatxan

Albaolako kideak hilaren 17tik 20ra bitartean egingo den Galiziako ontzi tradizionalen topaketan izango dira. Bertara itsasoz iritsiko dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/07/07

Hasi da 2026ko Pasaia Itsas Festibalerako atzerako kontaketa. Pasaiako badiaren bueltan antolatzen den jaialdiaren laugarren ekitaldia datorren urteko maiatzaren 14tik 17ra bitartean izango da, eta herritarrek zein bisitariek itsas kulturaz, ondareaz, musikaz, gastronomiaz eta artisautzaz gozatzeko aukera izango dute.

2026ko festibala iritsi bitartean, Albaola Galiziako ontzi tradizionalen topaketan izango da, hilaren 17tik 20ra bitartean. Topaketa A Coruñako Ribeira herrian egingo da, eta Albaolako kideak patatxan nabigatuz joango dira bertara, Pasaia Itsas Festibala ezagutarazteko. Galizian ontzigintza tradizionalarekin lortutako lanbideak erakutsiko dituzte Albaolakoek, esaterako, txirrikagintza eta sokagintza.

Aurreko ekitaldietan bezala, Albaolaren ordezkari batzuk itsasoz iritsiko dira Ribeirara: itsas zeharkaldia egingo dute Juanita Larando patatxan, 2023an Sada aldera egin zuten bezala. Ontzi horretan 400 itsas milia inguru osatuko dituzte Kantauri itsasoan zehar.

Albaolakoek osatuko duten zeharkaldiak Itsas Kulturaren Ermandadea du izena, eta geldialdiak egingo dituzte portu esanguratsuetan. Pasaia Itsas Festibala ezagutarazteaz gain, Albaolakoek bisitak egingo dituzte patatxaren barruan. Lehenengo geldialdia atzo egin zuten, Getarian. Hortik aurrera, Portugaleten, Santanderren, Gijonen, Cormen, Ribeiran eta A Coruñan ere geldituko dira. Itsas zeharkaldia “berezia” dela esan dute Albaolakoek, haizeak mugiaraziko baitu ontzia eta klimatologiaren menpe egongo baita. Hori dela eta, ez dute eskala bakoitzeko data zehaztu.

Galiziako topaketa bi urtean behin antolatzen da, eta itsas kultura tradizionalaren nazioarteko erreferente bihurtu dela adierazi du Albaolak. 2001etik, Albaolak edizio guztietan hartu du parte, eta harreman estua eraiki du Culturmar erakundearekin eta Europako beste itsas erkidego batzuekin.

Galiziako festibala Culturmar Galiziako Itsas eta Ibai Kulturaren Federazioak antolatu du. Topaketa horrek Galiziako, Portugalgo, Irlandako, Euskal Herriko, Kataluniako edota Balear Uharteetako ontzi eta proiektuak biltzen dituela jakinarazi du Albaolak.

Juanita Larando patatxa

Juanita Larando patatxa XVIII. mendeko ontzi kortsario bat da. Iraganean, patatxak kostaldeko merkataritza ontziak ziren, eta Albaolak baietsi du oso aproposak zirela Atlantikoko itsasertzetatik nabigatzeko. Mendeetan zehar kabotajerako erabili ziren patatxak, portu batetik bestera mugitzeko. Horixe da, hain zuzen, Albaolakoek egingo dutena, portuz portu joango baitira patatxa horretan.

Ontzi mota hori bigarren mailako portu askotan euskarri teknologiko garrantzitsua izan zela jakinarazi du Albaolak, merkataritza eta portu jarduerak egiten zituelako. Albaolak nabarmendu du patatxak desagertuta egon direla euskal kostaldeetan, haiek erreplika bat eraiki zuten arte. Erreplika hori 2021eko ekainean uretaratu zuten, Pasaiako badian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.