Pilota profesionaleko jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte

Hilaren 23an, asteazkena, 17:00etan, jokatuko da Agustina Otaola Pilotalekuan.

agustina.otaola Agustina Otaola pilotalekua.

Pilota profesionaleko jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte gaurtik, ostiralera arte (hilaren 11). Hilaren 23an, asteazkena, 17:00etan, jokatuko da Agustina Otaola Pilotalekuan, EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Bertan, jokalari profesionalen arteko bi partida ikusteko aukera izango da: EgigurenV- Aldabe Salaberria-Gaskueren kontra, eta Altuna III-Rezusta Ezkurdia-Zabaletaren kontra.

Agustina Otaola pilotalekuan eros daitezke sarrerak gaurtik ostiralera arte, 18:00etatik 20:00etara. Sarrerak, 30 euro balio ditu. Internet bidez ere eros daitezke (klik hemen),

Pilotalekura joaten direnak sarrerak erostera, esku dirutan egin beharko dute ordainketa, ez baitute txartelik onartzen

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.