Gizon foroaren seigarrena, bihar
Hilaren 8an –asteartea– egingo dute gizon foroaren hurrengo saioa. 18:00etan izango da hitzordua, Arizmendienean.
Hiruki Larroxak antolatuta, Oiartzungo Gizon Foroaren seigarren bilera egingo dute bihar –hilak 8–, Arizmendin, 18:00etan.
Beste gai batzuen artean, kuadrillako jarrerak, indarkeria matxistak, homofobiak, pribilegioak, ezintasun emozionalak, aitatasuna, harreman afektiboak, gatazkak kudeatzeko ezintasuna eta hazkuntza bezalako gaiak landuko dituzte.
Antolatzaileek herriko gizonak hitzorduan parte hartzera deitu dituzte.
