Danbor hotsez bete dute Antxo
San Fermin eguna da gaurkoa, egun handia, eta asteburua gogorra izan bada ere, festarako eta ongi pasatzeko ez da aitzakiarik gaur ere.
Festak ez du etenik Antxon. San Fermin eguna da gaurkoa, egun handia, eta asteburua gogorra izan bada ere, festarako eta ongi pasatzeko ez da aitzakiarik gaur ere. Beste bazkari, ekintza edota ekitaldiren artean, une kuttunenetako bat izan da: haurren danborrada. Herriko kaleak danbor hotsez bete dituzte etxeko txikienek, gaur ohean edo sofan geratu direnei jaiak oraindik bukatu ez direla gogorarazteko. Euriak ez du gaurko festa eguna zapuztu, ezta zapuztuko ere. Azken hauek bezala, gaurko egunak ere luze joko du, ziur.
HITZA arratsaldeko danborradan izan da, eta hona bertan ateratako argazkiak eta bideoa:
