Pilota profesionaleko jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte
Hilaren 23an, asteazkena, 17:00etan, jokatuko da Agustina Otaola Pilotalekuan.
Agustina Otaola pilotalekua. Pilota profesionaleko jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte gaurtik, ostiralera arte (hilaren 11). Hilaren 23an, asteazkena, 17:00etan, jokatuko da Agustina Otaola Pilotalekuan, EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Bertan, jokalari profesionalen arteko bi partida ikusteko aukera izango da: EgigurenV- Aldabe Salaberria-Gaskueren kontra, eta Altuna III-Rezusta Ezkurdia-Zabaletaren kontra.
Agustina Otaola pilotalekuan eros daitezke sarrerak gaurtik ostiralera arte, 18:00etatik 20:00etara. Sarrerak, 30 euro balio ditu. Internet bidez ere eros daitezke (klik hemen),
Pilotalekura joaten direnak sarrerak erostera, esku dirutan egin beharko dute ordainketa, ez baitute txartelik onartzen
