Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txukun egin dituzte lanak Hibaikaren bi eskifaiek

Emakumeak larunbatean hasi dute liga eta bosgarren eta laugarren postuak lortu dituzte jokatutako bi estropadetan; gizonek laugarren jardunaldia lehiatu dute, eta bigarren postua egin.

Hibaikaren bi eskifaiakDani Novas eta Iñaki Suarez
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/07/07

Hibaikako arraunlariek txukunetik egin dituzte lanak asteburuan. Emakumeek larunbatean hasi zuten lehia eta bi hitzordu izan dituzte asteburuan: Bilbon eta Sestaon. Bosgarren egin zuten lehenengoan; laugarren bigarrenean. Helburuak bete dituzte lehenengo bi estropada horietan, beraz lanak bikain egin dituzte errenteriarrek, Iñaki Mendizabal entrenatzaileak adierazi moduan, Eusko Tren Ligan bigarren txandan aritzea dutelako erronka.

Bilbokoan, gainera, patroi onenaren saria irabazi zuen Inge Ugarte Madalen ontziko lemazainak.

Bilbokoarekin pozik Mendizabal “arraunketa egokia egin dugu, eta besteekiko tarte txikiak markatuta”. Inge Ugarte patroiak ere egin zituen adierazpenak larunbateko estropadaren ondoren. Gogorra izan zela lehen estropada hori aitortu zuen, “guk gure maila eman dugula ikusi da eta horrekin joan behar dugu bihar Sestaora”.  Arraun Lagunak, Orio, Zumaia, eta Tolosaldearen ondotik bosgarren sailkatu zen Hibaika, estropada irabazi zuen arraun Lagunak ontzitik 11,94  segundora. Denbora guztiak hemen klik eginda ikus daitezke.

Esan eta egin, bigarren estropadan urrats bat aurrera egin dutelako Hibaikako emakumeek eta laugarren sailkatu ziren Errenteria-Oreretakoak, Arraun Lagunak, Orio eta Tolosaldearen ondotik, irabazleengandik 18:42 segundora.

Denbora guztiak ikusteko, klik hemen.

“Asteburu zaila, asteburu gogorra, baina emaitza oso positiboa”. Horiek Mendizabalen hitzak, atzoko Sestaoko estropada bukatutakoan. Lortutako emaitzek indarra emango dietela sinistuta azaldu da entrenatzailea, “borroka handia izango da, baina itxaropentsu gaude. Hurrengo asteburuan itsasoko bi estropada, ea nola moldatzen garen”.

Maddi Insausti arraunlariak ere egin zituen adierazpenak Sestaokoa bukatuta: “Oso pozik gaude lortutakoarekin, lehenengo luzea gogor joan da haizearen kontra, baina bigarren luzea disfrutatu dugu. Bagenekien Zumaiak gogor eta zail jarriko zigula, baina guk gure lana ondo egin dugu eta laugarren postuarekin pozik. Laugarren postu horrekin oso pozik eta lanerako gogoz goaz etxera”.

Mutilak, bigarren

Hibaikako mutilak ere bikain lanean larunbateko hitzorduan. Sestaon aritu ziren lehian errenteriarrak eta bigarren sailkatu ziren. KAE1 Liga du begiz jota Daniel Cobjuckek gidatzen duen eskifaiak, eta oso egoki betetzen ari dira egitekoa bigarren sailkatuta. Jauzia egin du taldeak aurten eta ezin hobeto abiatu zuten denboraldia Astilleron; tarte handiarekin nagusitu ziren bertan errenteriarrak.

Orio B ontziak irabazi ditu jardunaldi denak bigarrenetik aurrera eta arerio gogorra izaten ari da. Hibaikakoak, baina bigarren postu horri eutsi diote, eta larunbateko estropadan ere oso ongi aritu ziren, kale egokiena izan ez bazuten ere. Estropada irabazi zuen Orio B ontzia baino 15 segundo gehiago behar izan zituzten errenteriarrek, hirugarren sailkatu ziren Portugaletekoek baino zortzi segundo gutxiago.

Emaitzak ikusteko klik hemen.

Zuriñe Alberdi Hibaika Arraun Elkartearen delegatuak ere egin zituen adierazpenak KAE2 Ligaren laugarren jardunaldia bukatutakoan, “bi eskifaiek aurrerapauso handia eman dute aurten, Unai Amenabar etorri zaigu prestatzaile eta positiboa izan da aldaketa hori. Eskertzen diogu Mikel Odriozolari urte hauetan gurekin egindako lana prestatzaile gisa, eta Unairekin  [Amenabar] ondo doa eta pozik gaude”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.