Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Urrira arteko merezitako deskantsua

Ikasturteko azken mobilizazioa egin du Duintasunak gaur; Osasun Itunarekin kritiko eta pentsioen nahikotasuna bermatzeko HEL Herri Ekimen Legegilea izan ditu hizpide.

Duintasuna Elkartearen elkarretaratzea gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/07/07

Pentsio eta bizi duinen aldeko aldarria kalera atera du Duintasunak gaur. Eguraldia ez dute lagun izan, eta manifestazioa ez dute egin ikasturteko azken mobilizazioan baina elkarretaratu egin dira baita euren aldarriei eutsi ere. HEL Herri Ekimen Legegilea eta Osasun Mahaia izan dituzte hizpide.

Lehenengoarekin kritiko azaldu dira pentsiodunak. Bigarrenarekin lotuta Lehendakariak, Imanol Pradalesek hartuko dituela Duintasunaren ordezkariak hilaren 17an jakinarazi dute: “Ziurrenik, beraz, ez da gaia Eusko Legebiltzarrean landuko urrira arte gutxienez. Bilera horretan espero dugu jasotzea informazioa jakiteko Eusko Jaurlaritzak zein bide hartuko duen”.

Osasun Itunarekin haserre azaldu dira Duintasuneko kideak gaurko elkarretaratzean: “arrakastatsu gisa saldu nahi digute, argi dagoena ordea, porrot ikaragarria izan dela da. Horren erakusle da sindikatu mugimendu osoa kanpoan gelditu izana. Hitzarmen hori Confebaskeko enpresariek, ospitale pribatuek, farmazeutikoen erakundeek egina da eta ez lehen arreta duina bermatzeko”.

Ituna “herren” jaio dela jarri dute nabarmen, eta sindikatuek eta osasun sistema publikoaren aldeko eragileak udatik bueltan biltzen asteko asmoa ere iragarri dute. Gogor salatu dute patronalak zein PSE-EE, PP eta EAJk osasun sistema publiko pribatuaren aldeko hautua egin dutela, “sindikatuek eta osasun sistema publikoaren aldeko eragileek, berriz, osasun sistemak publikoak behar dutela %100ean defendatzen dugu. Gure hautua eta gure borroka, osasun sistema publiko unibertsala eta kalitatezkoaren aldekoa izango da”. Horren harira, adi egoteko deia, irailetik aurrera osasun sistema publikoaren alde antolatuko diren protestetan parte hartzeko.

Minutu bateko isilunea ere egin dute gaurko elkarretaratzean, urtean zehar hildako Oarsoaldeko Duintasuneko kideen omenez, “eskerrak eman nahi dizkiegu utzi diguten borroka eta duintasun legatuarengatik”. Txalo artean bukatu dute isiltasun minutu hori.

Eskerrak eman dizkiete hileko lehen astelehenero protestekin bat egin duten herritar guztiei, “indartsu gaude, eta gorputzak horretarako aukera ematen digun bitartean borrokan jarraituko dugu, lanbide arteko gutxieneko soldatari lotutako gutxieneko pentsio duina eta baldintza duinak lortu arte. Hurrengo hitzordua oraintxe egingo dugu, urriaren 6an; hemen nahi zaituztegu guztiak, animo eta jarraitu borrokan”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.