Eman daiteke izena Xanistebanetako hiltzailearen jolasean
Hiltzailearen klubean izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Biyurrieneak. Hilaren 27a –igandea– izango da horretarako azken eguna.
Hiltzailearen jolasa egingo dute Oiartzungo Xanistebanetan, eta, hiltzailearen klubean izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du sare sozialen bidez Biyurrieneak.
Hilaren 27ra arte –igandea da– egongo da jolasean izena emateko aukera, eta esteka hau baliatu behar da horretarako.
