Fikzioak jantzitako argazki zaharrak
Argazki zaharretatik abiatuta, fikziozko kontakizunekin erakusketa antolatu dute. Gaur, osteguna, inauguratuko dute Xenpelar Etxean, 17:30ean.
Argazki zaharrak daude erakusketan Argazki zaharretatik sortutako fikziozko kontakizunak hartuko ditu Xenpelar Etxeak gaurtik (ostirala) hilaren 26ra arte. 17:30ean inauguratuko dute, eta iraganari begirada berri batetik so egiteko gonbidapena da. Erakusketa udalerriko argazki zaharren aukeraketa zainduarekin osatu dute, eta Herri Arte Eskolako Hitza tailerreko ikasleek berrinterpretatu dute.
Irudiak ez direla agiri historiko gisa soilik aurkezten azaldu du udalak, “irudimena eta memoria ariketa bat abiatzeko abiapuntu bihurtu dituzte. argazki horietan oinarritutako fikziozko kontakizunak sortu dituzte, aurpegi, txoko, eta uneei ahotsa eta bizia emanez”. Hori horrela, argazki bakoitza, istorio berrietarako ate irekia dela gaineratu dute, “nor ziren irudietako protagonistak? zer pentsatzen, sentitzen, amesten zuten?”.
Historia eta sormenaren eskutik “bidaia emozionala” proposatzen du erakusketak.
Erakusketa astelehenetik larunbatera bisita daiteke, 17:00etatik 20:00etara, madalenetako jaiegunak barne.
