
ELA sindikatuak deituta hiru eguneko greba egiten ari dira atzotik erresidentzia eta eguneko zentroetan.

Pasaiako Udalarekin lortutako aurrerapenak, zerbitzuaren kudeaketa duen enpresak bere onurarako erabiliko dituela salatu dute langileek.

Aurtengo jaiak hilaren 11tik 16ra bitartean izango dira, eta jai batzordeak eta eragileek prest dituzte jarduera guztiak.

Txupinazo festa egingo du urtero bezala Zintzilik Irrati libreak aurten ere madalenen harira, eta horrenbidez ikasturteari ginga jarri.

Eskualdeko tasa orokorra %8,2koa da; Pasaiakoa %8,9koa, eta Oiartzungoa %6,2koa. 3.155 langabe daude Oarsoaldean denera.

Argazki zaharretatik abiatuta, fikziozko kontakizunekin erakusketa antolatu dute. Gaur, osteguna, inauguratuko dute Xenpelar Etxean, 17:30ean.

Udalerrian indarkeria matxistaren adierazpen bakar bat ere ez duela onartuko esan du udalak erakunde adierazpen bidez.

Fedibertsoaren gaineko topaketa antolatu du hilaren 24an Torrekuan.

Pasaia Musikal Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoak eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, musika prestakuntza indartzeko xedearekin.

Udalerriko saltokiak sustatzea helburu duten azken bi bonu kanpainetan 50.000 euro bideratu zirela tabakoa erostera diote sozialistek, eta erabilera mugatzeko klausula bat txertatzeko eskatu dute.

Gune berriak Bordalabordako 5. zenbakian eta San Roke kaleko 6 eta 8 zenbakien inguruan kokatu dituzte. Orotara, sei gune daude barrutian.

Orsoaldeko Euskara Batzordeak bi lagunentzako otordu bana zozkatu du herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 16an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Hamar pertsona "modu erosoan" kabitzen diren sukalde bila dabiltza. Etxeetan egingo dituzte zenbait poesia errezitaldi.