Tamaina handiko hondakinentzat, bi gune berri Donibanen
Gune berriak Bordalabordako 5. zenbakian eta San Roke kaleko 6 eta 8 zenbakien inguruan kokatu dituzte. Orotara, sei gune daude barrutian.
Pasaiako Udalak tamaina handiko hondakinak botatzeko bi gune berri ezarri ditu Donibaneko Bordalabordako 5. zenbakian eta San Roke kaleko 6 eta 8 zenbakien inguruan. Bi gune berri horiekin, orotara sei daude Donibanen. Gainontzeko lauak eremu hauetan daude: Bizkaia plazan, Juan XXIII kaleko 5. zenbakian, Lezo Bideko 11. zenbakian eta Bordalabordako 10. zenbakian.
Tamaina handiko hondakinak asteazkenetan utzi beharko dira, jai egun bezperetan izan ezik. Honakoa da ordutegia:
- Apirilaren 1etik irailaren 30era (20:00-23:00).
- Urriaren 1etik martxoaren 31ra (18:30-23:00).
Udalak adierazi du mota horretako guneak egokiak direla aulkiak, tamaina handiko elektratresnak edota koltxoiak uzteko. Udal erakundeak gogorarazi du gurpilak, paletak, margoak eta antzeko hondakinak garbigunera edo tamainak ahalbidetzen badu hiri garbigunera eraman behar direla.

