Udak ere izango du #fedifesta
Fedibertsoaren gaineko topaketa antolatu du hilaren 24an Torrekuan.
Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean izango da jardunaldia. TEKSek antolatuta udako #fedifesta egingo dute Torrekuan hilaren 24an. Komunikazio eredu bidezkoago batekin sinistuta daudela azaldu du TEKSek, “komunitateak bere datuen kontrola, ikusgarritasuna eta arauak dituen ereduarekin, zehazki. Hori horrela, elkarlanaren, iraunkortasunaren eta burujabetza teknologikoaren balioekin bat datozen esopazio digitaletan gure presentzia indartzearen alde egiten dugu”.
Oraingoan, bazkari baten bueltan egingo dute topaketa, sareetan elkar ezagutzeaz gain aurpegia jarri, eta esperientzia partekatuz une atsegin batean aritzeko.
Bazkariak 12 euro balio du eta Torrekuaren hirugarren solairuan izango d. Topaketa 12:30etik 16:00etara egingo dute, eta izena eman behar da parte hartzeko (klik hemen).
