Nork ikusiko du madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik?
Errenteriako Udalak madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik gozatu nahi zutenen artean zozketa egin du. Bost herritarrek bina sarrera irabazi dituzte.
2024ko txupinazokoa da ondoko irudia. Bizitzan behin gertatzen diren gauzetakoa izan daiteke Madalen Jaien hasierako txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko eta gozatzeko aukera izatea. Bada, Errenteriako Udalak aukera hori eman du. Azken urteetan bezala hilaren 21eko 19:00etan herriko etxearen balkoi nagusian izan nahi dutenen izenak jaso, eta haien artean zozketa egin du. Bost herritarrek, bina sarrera jasoko dituzte une gogoangarri horren zuzeneko lekuko izateko.
Zozketaren onuradunen berri eman du udalak. Haiekin jada harremana egin duela jakinarazi du, berria emateko, eta zoriontzeko. Honakoak dira zortedunen izenak:
- Luis Angel L.A.
- Juani D.G.
- Alicia H.M
- Raquel G.V.
- Eneritz U.M.
