Pasaiako zaintza ekosistema, hizpide EHUko Udako Ikastaroetan
Maitane Irurieta gizarte langilea Donostiako Miramar Jauregian izan zen asteartean Pasaiako tokiko zaintza ekosistema azaltzeko.
Pasaiako Udala EHUk Donostiako Miramar Jauregian antolatu dituen Udako Ikastaroetan izan da. Zehazki, Maitane Irurieta gizarte langilea astearteko saioan izan zen, eta Pasaiako tokiko zaintza ekosistemaren inguruan mintzatu zen, Tokiko zaintza ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza izeneko jardunaldian. Astearteko topaketan, Donostiako, Beasaingo, Hernaniko, Usurbilgo, Urretxuko eta Zestoako zaintza ekosistemak ere ezagutarazi ziren.
Astearte arratsaldeko saioan ere Pasaiak protagonismoa izan zuen, EHUko Matxalen Legarretak Tokiko zaintza ekosistemen ebaluazioa: Pasaiako Zaintza HerriLab esperientzia izeneko hitzaldia eman baitzuen.
