Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Sastakai Txaranga, karmenak alaitzeko prest

Emakumeen danborradak Trintxerpeko Sastakai Txaranga omenduko du gaur karmenak aurkezteko ekitaldian. Albistea poztasunez jaso dute, eta prest dira aurten ere musika doinuak barrutian zehar zabaltzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/07/11

Egun handia da gaur (ostirala) Trintxerpen, Karmengo Jaiek eztanda egingo baitute. Suziria piztearekin batera, trintxerpetarrak sei eguneko festa giroan murgilduko dira. Jai batzordeak, barrutiko eragileek eta herritarrek prest dituzte aurtengo ospakizunak, eta gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen programazioa ondu dute karmenez gozatzeko. Jarduerak 16:00etan hasiko dira Azkueneko pistetan, haurrei begirako jolasak eta merienda antolatu baitituzte. 17:30ean, erraldoi eta buruhandiek kolorez beteko dituzte Trintxerpeko kaleak, Illunbeko txistulariek girotuta. 19:00etan haurren txupinazoa eta holly jaia jasoko ditu Gernika plazak, eta, 20:00etan, Arantxa Maneiro txupinerak suziria botako du barrutiko alkateordetzan. Bandera igo eta kanpaiak ere irauliko dira.

Suziria piztu baino lehen, Karmengo Jaiak aurkezteko ekitaldia egingo da alkateordetzan, 19:15ean. Ekitaldi horretan Arantxa Maneiro txupinera, danborradek proposatutakoak eta Sofia Crespo azalaren egilea omendu eta zapiak lepoan jarriko dizkiete. Aurten, emakumeen danborradak Trintxerpeko Sastakai Txaranga omenduko du, eta Ricardo Navas kideak aitortu du poztasunez jaso dutela omendu izatearen albistea: «Ez genuen espero errekonozimendua, baina poztasunez jaso dugu, gure lana aitortzen baitu. Emakumeen danborradarekin 25-30 urte inguru daramatzagu jotzen, eta pentsatzen dut pozik egongo direla gure lanarekin».

Hiru hamarkadako bidea

Sastakai 1993an lagun talde batek sortutako txaranga bat dela adierazi du Navasek. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea osatu dute jada, eta Navasek txarangak emandako lehen pausoak oroitu ditu. Garai hartan txarangak jende helduz osatutakoak zirela baietsi du Sastakaiko kideak. Haiena, baina, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek sortu zuten, helburu argi batekin: «Kaleko giroa gustatzen zitzaigun, eta beste txaranga batzuk ikusita, zerbait ezberdina eskaini nahi genuen errepertorio aldetik. Lagun talde bat ginen, eta horrela jarraitzen dugu, herrietako jaiak alaitzen. Txaranga gure arteko elkargune bat da».

Egun, 14 kidek osatzen dute Sastakai. Trintxerpe da haien etxea, bertan sortu ziren, eta Navasek aitortu du «gogo handiz» hartzen dituztela karmenak. Ohi bezala, emakumeen, gizonen, haurren, familien eta Azkueneko kideen danborradekin arituko dira Sastakaiko kideak. Horrez gain, haiek arduratuko dira larunbateko eta igandeko dianak girotzeaz. Karmenen zutabe garrantzitsu bihurtu da txaranga, eta hainbat jarduera musikaz beteko dituzte aurten ere.

Beren jarduna Trintxerpen abiatu bazuten ere, hiru hamarkadatan herriko jai eta jende mordoa ezagutu dutela baietsi du Navasek. Haien arteko giroa ere beti «oso ona» izan dela onartu du, eta txarangan aritzeak gauza asko ematen dizkiela nabarmendu du Sastakaiko kideak: «Oso giro polita ematen digu txarangak, esperientzia bikaina da kalean musika egitea, eta jendearen erreakzioak zuzenean ikustea ikaragarria da. Jaien parte sentitzen zara, eta hori ere polita da».

Duela pare bat aste-edo Sastakain lehen urteetan aritu zen kideetako bat zendu zela jakinarazi du Navasek, eta hura gogoan izan nahi dutela adierazi du musikariak.

Erlazionatutako edukiaLehertzear dira Trintxerpeko karmenak!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.