Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Udala eta Laurak Bat, bide beretik

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat elkarteak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/07/11

Pasaiako udalak eta Laurak Bat Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute. Udaletxeko oso bilkuren aretoa sinatu dute akordioa Teo Alberro alkateak eta Mari Carmen Mogilnicki Laurak Bateko presidenteak. Haiekin batera izan dira Mikel Garcia Merkataritzaren eta Ostalaritzaren arloko zinegotzi arduraduna eta Raquel Dominguez Laurak Bateko idazkaria.

Sinatutako akordioaren helburua da merkataritza sektorearen eta udalaren arteko harremanak indartzea, eta lankidetza esparru egoki bat ezartzea jarduera ildo estrategikoak planifikatu eta garatzeko eta Pasaiako merkataritzaren jarduera ekonomikoa bultzatzeko programak ezartzeko.

“Hitzarmen hau funtsezko tresna da gure hurbileko merkataritza indartzeko; enplegua sortzeaz gain, gure herria bizirik mantentzen baitu. Pasaia bizi baten aldeko apustua egiten dugu: dendak irekita, jarduera kaleetan, tokiko bizimodua; eta, hori lortzeko, funtsezkoa da Laurak Batekin elkarlanean aritzea”, esan du Alberrok.

Alkatearen ildotik, honakoa adierazi du Mogilnickik: “Laurak Batek esker on zintzoena adierazi nahi dio udalari lankidetza hitzarmen hau sinatzeagatik. Akordio horrek baterako ekarpen ekonomiko handia egiten du, eta urrats erabakigarria da gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak suspertzeko”.

“Hiriko merkataritza errentagarri eta kalitatezkoaren lehiakortasuna eta eskaintza handitu nahi ditugu, merkataritza jardueraren baldintzak, establezimenduen kudeaketa, sustapena eta langileen kualifikazioa hobetzea ahalbidetzen duten neurrien bidez”, nabarmendu du Garciak.

Merkataritza sustatzeko ekintza berriak

Udalak eta Laurak batek hainbat ekintza berri abiatu dituzte herriko merkataritza sustatzeko xedearekin:

  • Bonu kanpainak: Datozen hilabeteetan hainbat kanpaina eta ekintza jarriko dira abian. Alde batetik, bonu kanpainak egiten jarraituko dute urteko hainbat garaitan; azken kanpaina ekainean egin zen. Neurri horren bidez, erosleentzako deskontu bonuak dituzten erosketak sustatu nahi dira.
  • Gabonetako argi berriak: Pasaiako saltokien ingurunea eta ikusgarritasuna hobetzea da akordioaren beste ildoetako bat. Gabonak garai berezia eta oso garrantzitsua dira saltokientzat, egun horietan egiten diren opariei begira izaten den salmenta bolumen handiagatik. Beharrezkotzat jo dute Pasaiako lau barrutietako kaleen eta etorbideen Gabonetako argiztapena berritzea.
  • Komunikazioa sustatzea: Antxon eta Trintxerpen bi informazio pantailek izan duten harrera ona ikusita, beste bi jarriko dira Donibanen eta San Pedron.
  • Bazkide gehiago: Laurak Batek konpromisoa hartu du bazkideei dagokienez hazten jarraitzeko (gaur egun 100 inguru dira) eta kultur, jolas eta jai egitasmoetan parte hartzeko, azken urteetan egin duen bezala.

Bukatzeko, honakoa adierazi du Mogilnickik Laurak Bat elkartearen izenean: “Gero eta zailagoa den testuinguru batean, merkataritza zentro handien lehia handiak eta banka digitalaren eta internet bidezko salmentaren hazkundeak markatutako garai batean, laguntza mota hauek funtsezkoak dira tokiko negozioen jarraipena eta garapena bermatzeko. Udalaren laguntzarik gabe, gero eta zailagoa izango litzateke gure saltokiei eustea. Merkataritza txikia, hurbileko ostalaritza eta tokiko zerbitzuak, enplegu eta aberastasun orokorraz gain, gure auzoen arimaren parte dira, eta hurbiltasuna, dinamismoa eta gizarte kohesioa ematen dituzte. Funtsezko sektorea gara Pasaiaren orainaldi eta etorkizunerako, eta hitzarmen honek hala izaten jarraitzeko dugun gaitasuna indartzen du”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.