Eros daiteke dagoeneko Xanistebanetako zapia
Aurtengo Xanistebanetako zapiak lau euro balio ditu, eta Urrats paper dendan eros daiteke. Urdina da, eta 'Euskara Herriaren Oihartzuna' esaldia ageri da zapian.
Ttur-ttur Euskaltzaleen Bilguneak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, eros daiteke aurtengo Xanistebanetako zapia. Lau euro balio ditu, eta Urrats paper dendan eros daiteke berau.
Zapi urdinak dira, eta irudian ikus daitekeen moduan Euskara Herriaren Oihartzuna esaldia ageri da zapian.
