Udako kontzertua emango du ostiralean Lartaun Abesbatzak
Ostiralean (hilak 18) 22:00etan izango da emanaldia, Hipatiaren Lorategian. Eguraldi txarra egiten badu udaletxeko pleno aretoan egingo dute.
Maiatzean Laredon emandako kontzertuko irudi bat. Lartaun Abesbatza Lartaun Abesbatzak ostiralean (hilak 18) emango du udako kontzertua, eta, aurreratu dutenez, abesti herrikoiak abestuko dituzte.
Emanaldia Hipatiaren Lorategian izango da 22:00etan, baina eguraldi txarra egingo balu udaletxeko pleno aretoan egingo lukete kontzertua, ordu berean.
